Nire ametzetako idazmahairen bila (Linux-ena, noski)

Azken bolada honetan erabili ditut zenbait idazmahai Linuxen eta ez nuen aurkitzen nire ametsetakoa, hau da, benetan gustura sentitzen dudanarekin. Azkenean, nire erabakia egin dut.

Gainera, ez dut Linux distribuzioei hitz egin nahi beste mundu bat delako; baina, horretan orain dela asko nire aukera hartu nuen: Ubuntu-ren distribuzioren bat. Nire ustez, "non-realing relases" distribuzioak egonkorrak dira, nahi duzunean sistema egunera daiteke eta gainera Ubuntu distribuzioekin aukera dezakegu "Long Term Support" distribuzioak 5 urterako edo 6-hilabeteko distribuzioak. Horrez gain, deb pakete sistema oraindik niretzat erosoena da.

Hau esanda, idazmahairi dagokionez, azken urtean KDE 4 erabili dut baina deseroso nengoen. Niretzat antzinako garaiko idazmahai da sistema erretiluarekin, menuarekin, ... Nahiz eta Unity-k eta GNOME 3-ak hasieran kritika asko jaso, nire ustez, proposamen berriak eta aurreratuagoak eskaintzen dituzte. Unity-k eta GNOME3-ak Windows-eko menua saihestu dute eta aplikazio jaurtitzailea bultzatzen dute. Pantaila hobe aprobetxatzen da eta, batez ere, teklatuarekin ia gehien gauza egin daitezke. KDE, XFCE, LXDE, eta gainontzeko idazmahaiek betikoa eskaintzen dute, Windows 95 garaietatik ezagutu duguna alegia.

Gero, Unity eta GNOME3-ren arteko erabakia niretzat argi dago: Unity. Unity erabiliz askoz erosoago nagoelako eta hurrengo urtean QT/QML migratuko dute. Egun idazmahai asko (LXDE, Unity, ...) zein aplikazioak (QLandkarteGT, ...) QT migratzen ari dira eta ematen du GTK gero eta proiektu gutxiagok erabiliko dutela. Are gehiago, gaur egun ere aplikazio interesgarri gehienak QT erabiliz eginda daude (Digikam, QMapshak, Krita, ...), gutxi batzuk ezik (batez ere Firefox).

Zer berri eskaintzen digu Ubuntu/Unitik:
  • Aplikazio/Fitxategi/Musika/Filma jaurtitzailea azkarra, inolako menurekin.
  • Teklatua lasterbideak izugarriak, sagua gutxi erabiltzeko.
  • Unity web-aplikazioak, hau da, benetan webguneak diren aplikazio faltsuak. Zertarako azkenean webgunea da ta? Alt-Tab erabiliz mugitzeko eta lazter aurkitzeko hain garrantsitsua den webgune hori irekitan daukagun pestaƱa guztien artean.
  • Ikaragarrizko HUD! Ez  dago antzekorik oraindik beste idazmahai batean.
Erabakia hartuta, Unity erabiltzen jarraituko dut eta ikusiko dugu zer dakarkigun Unity-QT-ek hurrengo urteetan!

(Euskaraz idatzi dut larunbatean daukadan HABE azterketa prestatzeko!)

Comments